Ordizian kokatzen den Oiangu parke publikoa, landa gune batean kokaturiko balio paisajistiko haundiko jolastoki, atsedenleku nahiz erabat leku osasungarria da. Haur joko, mahai eta erretegiz osaturik dago eta urte askotan gaur egundaino makina bat pertsonak gozatu du bertan. Horrez gain, natur balio ugari aurki daitezke bertan: baso, zelai, putzu, eureka, heskai,…….
Ordiziako Udala, Ordiziarroi nahiz parkeko erabiltzaileei galdetu gabe, parke honetako gune libreak pribatizatzeko eta itxuraldatzeko ahaleginetan dabil. Gaur egun arte, bai zu, ni, nahiz guztiok libreki ibil gintezkeen parke hau, praktiketarako kantxa duen golf-zelai, piszina eta aparkalekuan bilakatu gura dute. Hala nola, gaur egun ezaguna den aterpetxea haunditu eta hiru izarretako hotel batetan bilakatu asmo dute. Proiektu honek beraz, parkeko hainbat gunetarako sarbidea mugatuko luke, parkeko erabiltzaile oro, askaldegi-gune deituriko guneetara marjinatuz.
Golf praktiketarako kantxaren obrak hasiak izaki eta jatetxe-hotelaren nahiz aparkalekuaren proiektua aurkeztua, zeinen aurrean helegiteak aurkeztu ditugun,
honako hau ESKATZEN DIOGU BIZTANLERIARI:
Ordiziako Udalak Ikena eta Ikengu enpresekin elkarlanean edo/ta etorkizunean izan daitekeen beste entitate baten laguntzarekin eraiki ditzakeen instalakuntzei
BOIKOT AKTIBOA egitea, parkearen pribatizazioa, ingurunearen hondatzea nahiz gaur egundaino arnas zitekeen giro askea galtzea eragingo dutelako.
Arren eskatzen dizuegu, ez zaiteztela golf-zelaiaren proiektuaren bazkide egin eta ez ezazuela praktiketarako kantxan jolastu. Sortu daitezkeen ostatu nahiz taberna zerbitzuetan ere ez ezazuela kontsumitu ezta proiektu hori lagundu.
Honela, jadanik hasita dagoen Oianguren parkearen pribatizazio nahiz bere paisaia eta ingurunearen narriadura geldituko ditugu, eta parkearen espazio desberdinetan pestizidak erabiltzea eta Oianguko erabiltzaileengan lesioak eta kalteak eragitea saihestuko dugu.
OIANGUKO PARKEA GUZTIONA DELAKO ETA GUZTION GOZAMENERAKO, ORDIZIAKO UDALAK HERRI GALDEKETA BAT ANTOLATZEN EZ DUEN BITARTEAN, OIANGUZ GOZA EZAZU, BAINA EZ EZAZU KONTSUMITU EZ PRODUKTURIK, EZ AISIA EDO/ETA HOSTALARITZAKO ZERBITZURIK.
2008ko apirilaren 23an